Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1939)

1939: Juutilainen kapitaina Neguko Gerran. Kollaako guduan, HMS Courageous U-29k hondoratua. Japoniako Armada Inperialaren soldaduak Changshako gudan. Hitler garaipen desfile baten buru, Poloniako inbasioaren ondoren.
Aliatuen (urdinez) eta Ardatzekoen (beltzez) indar banaketa alemaniarrek Poloniako inbasioari ekin zioten unean. Gorriz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, hasieran ardatzarekin eta gero aliatuekin lerrokatu zena.
Wehrmacht Poloniako muga zeharkatzen 1939ko irailaren 1ean.

1939ko Bigarren Mundu Gerraren kronologia da hau, 1939ko irailaren 1ean gerra hasi zenetik. 1939ko irailaren 1a baino lehenagoko gertaeretarako, ikus Bigarren Mundu Gerraren aurreko gertaeren kronologia.

1939ko irailaren 1ean Alemania naziak Polonia inbaditu zuen eta Britainia Handik eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari bi egun geroago. Hori izan zen Bigarren Mundu Gerraren hasiera. Gerra-adierazpenaren ondoren, Mendebaldeko Europan oso liskar militar gutxi izan ziren hasieran, lurrez edo airez, eta aldiari "Txantxa-gerra" deitu zioten. Ekialdeko Europan, ordea, abuztuaren 23an sinatutako Sobietar Batasunaren eta Alemania naziaren arteko akordioak bidea ireki zion irailean Poloniako ekialdeko Sobietar Batasunaren inbasioari, eta bi inbaditzaileen artean banatu zen herrialdea hilaren bukaera baino lehen. Sobietar Batasunak eraso militar berri bati ekin zion, eta Finlandia inbaditu zuen azaroaren amaieran.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search